Mendia
Eguraldi oneko leihoaren zain daude G-I mendian
NEGUKO ESPEDIZIOAK. Alex Txikon eta harekin batera Gasherbrum I (8.080) mendian diren mendizaleek eguraldi oneko leiho bat iritsi zain jarraitzen dute, tontorrerako azken ahalegin bat egiteko. Eguraldi txarra izango dela dio iragarpenak, baina negua bukatu aurretik beste ahalegin bat egiteko modua izango dutela sinetsi nahi dute mendizaleek. Uneotan bi espedizio daude G-I mendian: Txikon eta harekin batera joandako nazioarteko taldea eta Artur Hajzer buru duen Poloniako espedizio bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu