Izabako mendizale bat hil da Pirinioetan, elur jausi batek harrapatuta

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Izabako (Nafarroa) 54 urteko mendizale bat hilik topatu zuen atzo arratsaldean Guardia Zibilak Aragoiko Pirinioetako Petrechema mendian, Espainian, Nafarroako mugatik gertu. Elur-jausi batek harrapatu zuen azpian. Polizia igandetik zebilen haren bila, Auñamendi eta Ezkaurre mendien inguruetan. Elu- jausi baten berri izan zuen Poliziak, eta han miatzen hasi zirenean topatu zuten gorpua.

Bestalde, Bilboko 46 urteko mendizale bat zendu zen iragan asteburuan Anbototik amilduta (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrrizaingo Sailak jakinarazi duenez, larunbatean hasi ziren haren bila, eta igande eguerdian topatu zuten, hilik. Hilotza 15:45 aldera eraman zuten menditik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.