Euskal Mendizale Federazioak (EMF)eta Arrasateko Besaide elkarteak azken urtean hildako mendizaleak oroitzeko eguna antolatu dute biharko Besaiden. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa mugatzen dituen Besaideko monolitoan iraileko hirugarren igandean elkartu ohi dira mendizaleak, 1955. urteaz geroztik. Bi urte lehenago, 1953ko uztailean, Mont Blanc mendian hil ziren hainbat euskal mendizale, eta ezbehar haren ondotik adostu zuten Besaiden monolitoa jartzea —1990ean monolito berri bat jartzea erabaki zuen EMFk, eta 1991ko irailean inauguratu zuten gaur egun han dagoena—.
Egitarau xumea izaten du egunak, baina ekimenak sustrai sendoak ditu Arrasateko mendielkartearentzat. Monolitora bertaratzen diren mendizaleei txistulariek egingo diete ongietorria, 10:30ean. Besteak beste, Monterronetik irtengo dira ibiltariak, 08:30ean, baina Besaidera igotzeko aukera bat baino gehiago dute mendizaleek: Elorriotik, Arrasatetik...
Omenaldi ekitaldia 11:00etan hasiko da, ekitaldiaren aurkezpenarekin eta ondorengo mezarekin. EMFko presidente Txomin Uriartek hartuko du hitza elizkizuna bukatuta, eta 12:00etan, dantzariek ohorezko aurreskua dantzatuko dute hildakoen omenez.
Besaide elkarteko kideek jatekoa eta edatekoa banatuko dutemendizaleen artean, eta horretarako txosna bat jarriko dutela jakinarazi dute.
Gerizpean. Uda-pasa
Omenaldia, Besaiden
Oroimen Eguna egingo dute bihar Besaiden, hildako mendizaleak gogoan; 1955etik antolatzen dute eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu