Mendia

Ostegunean irekiko dute Altitoy 2012 proban izena emateko epea

Urtarrilaren 28an eta 29an jokatuko da Pirinioetako mendiko eskiko lasterketarik arrakastatsuena

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Ate-joka dator urtaro zuria, eta mendiak zuritu orduko abiatuko da mendiko eskiko lasterketen denboraldia. Altitoy 2012 izango da parte hartzaile gehien erakarriko duen Pirinioetako lasterketa. Urtarrilaren 28an eta 29an jokatuko da, eta ostegunean irekiko dute izena emateko epea. Gehienez 500 parte hartzaile onartuko dituzte, eta aurreko ekitaldietan zer gertatu den ikusita, izena emateko bizi ibiltzeko aholkua eman dute antolatzaileek. Urtero bezala, bi ibilbide prestatuko dituzte: A ibilbidea, zailtasun handiagokoa, eta B ibilbidea, lehiarik gabekoa. Eguraldiaren arabera moldatuko dituzte. Azken horretako parte hartzaileek bikoteka aurkeztu beharko dute. Izena www.kirolprobak.com webean eman behar da. Argibideak: www.altitoy.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.