Mendia. Irudia. Donostia
VASCO DE CAMPINGEK, EGOITZA BERRIA
Donostiako Vasco de Camping elkarteak badu egoitza berria. Gros auzoko Iparragirre kalekoa utzi eta Prim kaleko 35. zenbakian ireki dute hiriko mendizaleentzako topalekua. Aurreko ostiralean inauguratu zuten egoitza, eta elkartearen 62 urteko ibilbidean parte hartu duten mendizale asko elkartu ziren ekitaldian. Bi solairu eta 350 metro koadroko egoitza da, eta azpiegitura aldetik eredugarria: emanaldi eta hitzaldietarako aretoa, bilera gela, liburutegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu