Adierazpen askatasunaren alde, informazio eskubidearen alde

2018-23-01

Iban Arregi Epelde / Kontseilari ordezkaria

Bihar goizean Gara-ko zuzendari Iñaki Sotok eta egunkari bereko kazetari Iñaki Iriondok Bilboko epategian deklaratu behar dute, Cabacas auzian egindako kazetaritza lanaren kontra Ugarteko ezizeneko ertzainak jarritako salaketak aurrera egin duelako. BERRIAren izenean, babes osoa eskaini nahi diegu biei eta GARAri, informatzea ez delako delitu; areago, adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea ezinbestekoak ditugu, eta aurrekari ezin larriagoa litzateke balizko zigor bat, jurisprudentzia oso larria sortuko zukeelako.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)