Azala eta mamia

2017-27-01

BERRIA /

Azal eta mamiz berritua iristen da papereko BERRIA irakurleen eskuetara. Kazetaritza aldarrikatzeko eta egunkaria berritzeko ahaleginari erantzuten dio BERRIAren etengabeko berrikuntzak. Honela azaldu zuen aldaketaren zergatia Martxelo Otamendik, BERRIAko zuzendariak, 2014ko maiatzean: "Kazetaritza aldarrikatu nahi dugu, eta jarraitu nahi dugu gauza berriak egiten, etorkizunerako egunkari eredu bat egiten".

Etengabeko berrikuntza prozesu horretan, garrantzi berezia ematen zaio igandeetako egunkariari, eta, mamiaz gain, bereziki lantzen da azala ere; sorkuntza lan iraunkorrean aritzen dira BERRIAko kazetariak eta diseinu taldea. Azal indartsuak sortzen dituzte, astez aste. Apustu ausart bat, itxura eta edukia berrituta agertzen dituena.

2016ko igandeetako azal esanguratsuenak aukeratu ditu BERRIAk, irakurleek gustukoena aukera zezaten. Fidel Castroren heriotzarena izan da boto gehien jaso duena, 2016ko azaroaren 27an publikatutakoa. Hemen ikus ditzakezue hautatutako azalak.

Hori guztia BERRIAlagunei esker egin ahal izan dugu. Zuei esker, 2017an ere BERRIA azal eta mamiz osatzen jarraituko dugu.

 

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)