Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
2017-03-11
Aurtengo deialdiak Egunkaria, BERRIA eta generoa aztertzeko aukera eman du. Proiektu saridunak 8.000 euroko diru laguntza jasoko du, lana urtebeteko epean egiteko.
Martin Ugalde beka emateaz gain, hedabideek genero gaia nola lantzen duten aztertzeko ekitaldia ere izango da datorren asteazkenekoa. Hedabideak eta generoa, Begira batzordea hitzaldia emango dute Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak eta Maite Asensio BERRIAko kazetariak.
Berria Fundazioak, Martin Ugalde kultur parkeak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak antolatzen dute beka, bi urtean behin, Andoaingo Udalaren laguntzarekin. Bekak bi gairen gaineko ikerketa egiteko aukera ematen du: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera, eta euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egiteko aukera. Aurten, honako hau izan da gaia: Egunkaria, BERRIA eta generoa. Euskarazko egunkariak izan duen eragina genero gaietan: hizkuntza mailako ekarpena, gaien aukeraketa eta trataera...
Ekitaldia 19:00etan izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Ostean, elkarrekin mokadutxo bat hartzeko tartea izango dugu.
Gonbidatuta zaudete.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)