Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
2016-24-05
BERRIA egunkariaren irakurle kopuruak %23 egin du gora, CIES etxearen azkeneko neurketaren arabera; 10.000 irakurle gehiago, egunkarien paperezko edizioetara irakurleak erakartzea hain zail den garai hauetan.
Audientzia datuek argi erakusten dute euskarazko informazioa irakurtzeko dagoen egarria eta erreferentzia nazionalaren beharra, Hego Euskal Herriko lurralde guztietan egin baitu gora irakurle kopuruak.
Iragarle, publizitate agentzia eta erakundeentzako arrastoa: gero eta irakurle gehiago ditu BERRIAk, gero eta irakurle gehiago dago euskarazko hedabideetan. Apustu sendoa egitea eskatzen du.
Egunero euskaraz irakurtzeko hautua egiten duzuen guztiei, mila esker!
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)