BERRIAk BAI SAREAk antolatutako VIII. Batzarrean parte hartu du

2022-04-07

BERRIA /

Ekainaren 16an, Bai Sareak bere VIII. Batzarra egin zuen Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoan. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Emakundeko lankidetza hitzarmena duten 72 kideek osatzen dute sarea, eta BERRIAk 2018tik parte hartzen du bertan.

Sareko konpromisoen artean, urteko batzarrean parte hartzea dago, eta horrela egin genuen ekainaren 16an. Bertan, zenbait jakintzaz jardun zen: besteak beste, Uxue Zugaza eta Mari Luz Esteban gonbidatuak izan ziren, eta, adina eta intersekzionalitatea jorratu zituzten. Sareko taldeek aurten landutako tresna berriak aurkeztu zituzten, eta gogoeta goiza izan zen, giro ezin hobean.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)