BERRIAk eta AEK-KORRIKAk, klika lankidetzari!

2019-12-03

BERRIA /

Aurtengo Korrikan ere elkarlanean arituko dira AEK eta BERRIA, hizkuntza normalizatzea eta euskarazko kalitatezko informazioa mundura hedatzea helburu. Lasterketari buruzko informazioa emateaz gain, goizero BERRIA banatuko da Korrikaren ibilbidean. Gainera, BERRIAk irakurleen eskura jarri du Txillardegiren biografia ere, AEK-k Jakinekin eta EHUrekin batera argitaratutakoa; BERRIAlagunentzat, prezio berezian. (Erosi hemen)

Beatriz Zabalondo BERRIA Taldeko lehendakariak, Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak, Asier Amondo 21. Korrikaren arduradunak eta Mertxe Mugika AEK-ko idazkari orokorrak irudikatu dute elkarlana, Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)