BERRIAlagunek onura izango duzue aurtengo errenta aitorpenean

2023-04-04

BERRIA /


Martxan da 2022ko ekitaldiko errenta aitorpen kanpaina, eta gogorarazi nahi dizuegu BERRIAlagunek hobaria izango duzuela zuen ekarpenagatik.

Ogasun kenkariak, lurraldeka:

• Bizkaian eta Gipuzkoan: %30
• Nafarroan: %80, lehenengo 150 €-tan; hortik gorakoek, %40.
• Araban: %20


BERRIAlagun harpidetzek, BERRIAlagun iragarleek eta Ipar Euskal Herriko BERRIAlagun ekarpenek ez dute onurarik izango. Onura hori fundazioari egindako BERRIAlagun ekarpenei aplikatuko zaie, lurralde ogasunek erabakitako portzentajeetan. Edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan laguna@berria.eus helbidean edo 943-30 43 45 telefono zenbakian. 

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)