Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
2022-01-03
Madalen Etxegarai Zelaiak eta Olatz Ruiz de Larramendi Lopezek irabazi dute igandean jokatu zen Adosen Binakako Txapelketaren finala. Pilotariek eta antolatzaileek nabarmendu dute txapelketa «beste pauso bat» izan dela urte osoko egutegi bat izateko.
Maiatzean sortu zen Ados, emakume pilotarien lehen klub profesionala. Hori eginda, mugarri bat ezarri zuten pilotariek. Hiru helburu nagusirekin sortu zuten: txapelketa gehiago jokatzea, lan baldintzak hobetzea eta beren buruaren jabe izatea.
Ados klubak aurten antolatu du estreinakoz binakako txapelketa, eta BERRIA babesle izan da; bere balio feministei lotuta, egunkariak erakusleiho sendoa eskaini dio txapelketari, emakumezkoen kirolari ikusgaitasuna emateko xedearekin, edukien bidez eta publizitatea eskainiz.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)