BERRIAren praktika onak saritu ditu Bai Sareak

2020-18-12

BERRIA /

Bai Sarea Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundeek osatuta dago; tartean da BERRIA Taldea ere. Berdintasunaren alorrean enpresetan egiten diren egitasmoen berri ematea eta berdintasunaren bidean urrats gehiago egitea da sare horren helburua.

Abendu hasieran egin zuen urteko batzarra Bai Sareak , bere 5. batzarra. Urteko uztak eta hurrengorako haziak aurkeztu zituzten, besteak beste soldata arrakalaren azterketa eta mapa bisuala, eta 2021erako egitasmoa onartu zen batzarrean. Horrekin batera, sareko hiru enpresarii hiru praktika on aitortu zitzaizkien; besteak beste, BERRIA egunkariari (IHOBE eta SATSE izan ziren beste bi sarituak).

Sarea osatzen duten enpresa eta erakundeek konpromisoa dute urtero berdintasun alorreko praktika on bat aurkezteko, gutxienez. ‘BERRIAko emakume iritzi emaile eta kazetarien ahalduntzea’ praktika aurkeztu zuen BERRIAk, eta hori saritu dute. AEBetako hauteskundeetako emaitzen analisia egiten da, bideo formatuan:


BERRIA egunkarian aspaldiko lerro bat da emakumeen ahalduntzea; helburu bat da, eta prozesu gisa kudeatzen da: konfiantza lan giroa, aukerak sortu… Lan indibidual eta kolektibo handia egin behar da.

Horrela, bideo honetan ikusten eta kontatzen denaren atzean, lan handia dago, eta berdintasun praktika bat. Amagoia Mujika (BERRIAko zuzendariordea) eta Arantxa Elizegi (Mundua saileko koordinatzailea), emakumeak biak, AEBetako hauteskundeen emaitzen analisia egiten, bideo formatuan. Analisi eta iritzi emaileak, sinaduraz gain, bideoz: ahotsa + gorputza (irudia), gai oso boteretsua lantzen (maskulinoa), eta AEBetatik zuzenean. Grabazio eta edizio lanetan, beste hiru emakume daude (Lara Madinabeitia, Nagore Arin eta Idurre Lazkano). Bideoak balio asko ditu atzean, urteetako lana, emakume kazetarien ahalduntze prozesua.

 

 

 

 

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)