Emakundek Lankidetza erakunde izendatu du BERRIA

2017-20-11

BERRIA /

Azaroaren 16an Bilbon egindako ekitaldian, aitortza plaka  eta zigilua jaso zituen BERRIA Taldeak. Elene Barandiaran eta Mikel Aranburu izan ziren bertan eta  “Berdintasuna kudeatzeko gako berriak” jardunaldiaren barruan jaso zuten aitortza plaka.  91 dira jada zigilua duten enpresak eta BERRIA lehenbiziko hedabidea da ekimen eta zigilu hau jasotzen duena.

BERRIA Taldeak 2015. urtean onartu zuen Berdintasun Plana,  2015-2019 urte arteko berdintasun plana. Plana baliabide bat da, helburu bat baino gehiago; abiapuntua ere ez da, BERRIAn aspaldi hasita gaude berdintasuna lantzen / kuestionatzen / eragiten; plan honen balio nagusia da bidea egituratzen dugula, ikusarazten dugula eta gure konpromisoa biltzen duela. Helburu zehatz batzuk ezarri genizkion planari:

- Berdintasuna irizpide gisa txertatzea enpresaren kudeaketan eta egiten dituen       produktu eta zerbitzuetan.

- Berdintasuna  enpresaren balio gisa lantzea.

- Konpromiso eta interes horrekin bat egiten duten pertsonekin bat egitea.

- BERRIA taldearen irudia eta proiekzioa lantzea.

- Ibilbide honetan hasi eta jarraitzea. Prozesu dinamiko eta irekia osatzea.


Emakundek iaz sortu zuen Bai Sarea ekimenean parte hartzeko aukera izango dute lankidetza erankude berriak,  sare horren helburua da enpresa bakoitzean martxan jarri diren berdintasun planek gizartean duten inpaktua biderkatzea.  Une honetan 57 entitate eta enpresek osatzen dute sarea. BERRIA lehenbiziko hedabidea da bertan parte hartzen duena.

Pasa den azaroaren 6an, bestalde,  Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan, Emakundek antolatutako “Berdintasuna kudeaketa aurreratuan: tresnak eta esperientziak” izenburuko jardunaldian parte hartu zuen BERRIAk. Doltza Lasak, Giza Baliabidetako arduradunak BERRIAn dituen hainbat praktika kontatu zituen eta  BERRIArekin batera Virtualwear eta PESA autobusak parte hartu zuten.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)