Erredaktore lanpostua BERRIAn

2021-13-04

BERRIA /

BERRIA egunkariak Andoaingo erredakzio nagusian arituko den kazetari bat behar du. Lanaldi osoko lanpostu bat bete behar da, aldi baterako.

Hau eskatzen da:

  • Kazetaritza, komunikazioa edo pareko unibertsitate ikasketak izatea edota kazetari gisa esperientzia izatea.
  • Multimedia kazetaritza: sare sozialak, webgunea…
  • Pertsona arduratsua eta ekimenduna izatea, taldean lan egiteko gai dena.
  • Euskaraz besteko hizkuntzak jakitea baloratuko da, bereziki ingelesa eta frantsesa.
  • Bideogintza. Irudiak grabatu eta editatzeko gaitasuna baloratuko da.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

Hau eskaintzen da:

  • Aldi baterako lanaldi osoko kontratua.
  • Berehala lanean hastea.


BERRIAko erredaktore izateko interesa baduzu, bidali curriculuma, apirilaren 20a baino lehen, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus.  

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)