Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
2022-08-03
Artikulua: Julen Etxeberria
BERRIAk eta Oriamendi 2010 erremonte enpresak lau urte daramatzate eskutik, erremontea sustatzea helburu hartuta. Lankidetza hitzarmen horren fruitu izan zen duela hiru urte elkarrekin antolatutako BERRIA txapelketaren lehenbiziko ekitaldia. Erremontista gazteenek jokatu zuten, eta Imanol Ansa eta Josu Arruartek irabazi zuten txapela. Arrakastatsua izan zen lehen ekitaldi hura, eta horrexegatik, Oriamendik eta BERRIAk txapelketaren bigarren ekitaldia antolatu dute. Atzo aurkeztu zuten, eta bertan ordezkariak pozik azaldu ziren berriz ere elkarrekin aritzeagatik.
Martxoaren 5ean hasi zen txapelketa, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta frontoian, eta toki berean amaituko da, apirilaren 9an. Egun horretan jokatuko dute finala. Lehia estua espero da.
Sei bikote ariko dira, bi multzotan banatuta: A multzoan, Susperregi-Zubiri, Urrutia II.a-Labaka eta Goikoetxea V.a-Odei egongo dira; eta B multzoan, Loitegi-Zaldua, Aldabe-Apezetxea eta Etxarri-Martirena. Multzo bakoitzeko hiru bikoteek elkarren aurka jokatuko dute hurrengo hiru larunbatetan.
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)
Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)