Lan eskaintza: BERRIAko Ikus-entzunezkoen arduraduna

2021-22-04

BERRIA /

BERRIAn ikus-entzunezkoen arduradun lanpostua bete behar dugu. BERRIAren ikus-entzunezko proiektuen kudeaketa bere gain hartuz, horien koordinazioaz, errealizazioaz eta produkzioaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza.

Zereginak:

• Berriaren ikus-entzunezkoen eskaintzaren kudeaketa osoa eta jarraipena: gaien aukeraketa, formatuak, aurre produkzioa bideratzea, grabaketa eta edizioaren gainbegiratzea, balorazioak.
• Berria Telebistako lantaldearen koordinazioa.
• Beharrezko baliabideen azterketa eta jarraipena.

Eskatzen da:

• Ikus-entzunezko komunikazio edo kazetaritza arloko ezagutzak izatea.
• Edukien zuzendaritza, errealizazio eta produkzio lanetan aritu izana.
• Koordinazio eta kudeaketa lanetan eskarmentua izatea.
• Grabazio eta edizio lanetan gaitasuna.
• Grafismo arloko ezagutza baloratuko da.
• Gida baimena eta autoa izatea.

Eskaintzen da:

• Lanaldi osoko kontratu egonkorra.
• Berehala lanean hastea.
• Lantokia Andoainen.

Lanpostuan interesa baduzu, bidali curriculuma, maiatzaren 7a baino lehen, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus.

 

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)