Elkano euskal planisferioa

bestelakoak

25€

20€

Argitaratzaileak:  Aranzadi

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

Oso-osorik euskaraz idatzitako eta gure paraleloan, hau da, 43 º ipar latitudean kokatutako lehen planisferioa da. Munduari emandako lehen itzuliaren 500. urteurrenaren harira sortua da. 
Ingurumenari eta zientziari lotutako jakintza euskaraz zabaltzea da BERRIAren eginkizunetako bat. Hori dela eta, gure irakurleek zerua ere euskaraz irakur dezan sustatu nahi izan dugu euskaraz idatziko planisferioaren bidez.

 

Planisferio bat zeru sabaiko izarren mapa bat da, plano batean proiektatua, eta konstelazioak eta izarrak ezagutzeko erabiltzen da. Proiekzioa denez, ezinezkoa da izarren posizioa zehatz-mehatz adieraztea; izan ere, ertzetatik gertu, konstelazioak zertxobait deformatuta agertzen dira. Hala, gure zerura begiratzean ikusten ditugun izar guztiak identifikatu ahal izango ditugu. Baina baita beste hiri batzuetatik ikusten direnak ere: Madril, Paris, Londres, Erroma, New York, Vancouver, Jerusalem, Beijing, Tbilisi, Sapporo eta beste batzuetatik. Izan ere, horiek guztiak gure paralelo berean daude. Hala, ikuspegi nazioartekoagoa izango dugu, eta  ikuspegi hori bat dator Magallaes eta Elkanoren espedizioaren izaera unibertsalarekin.

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)