Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)
Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)
BERRIAk saltzen dituen produktuen denda
jakiak
45€
45€
ERROIZ
Oliba olioa. 6 botilako kutxa (500 ml bakoitzak)
Erosteko azken eguna maiatzaren 30a izango da, eta eskariak ekainaren 7tik aurrera banatuko dira, mezulari bidez.
ERROIZ, Lantziego herrian dagoen Arabar Errioxako olio-dolare modernoa da.
Erroiz olio-dolarean kalitatezko oliba-olio birjina estra ekoizten dute, oso hedatua ez egon arren, bere zapore biziagatik ezaguna den Arroniz barietateko olibak erabiliz. Gordinik kontsumitzeko oso aproposa da.
Etxeko eta Arabar Errioxako nekazarien olibak bakarrik prozesatzen dituzte, batez ere Lantziego herriko olibarien olibondoenak. Bilketaren eta prozesatzearen unea zainduz, arroniz barietateko oliba-olio birjina estra egiten dute, kalitatea kantitatearen gainetik jarriz..
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)
Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)