GAL 30 URTE Ikusi handiago

Gal 30 urte

liburuak

20€

15€

Egilea: Koordinatzailea: Eider Goenaga
Agitaratzaileak: BERRIA-ELKAR

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

GAL 30 urte, Berria, Eider Goenaga. “GAL 30 urte” multimediaren liburu bertsioa da hau. BERRIAko erredakzioak eta zerbitzu teknikoek paratutako lan handiaren sintesia. Hiru hamarkada pasatu dira Europan aspaldiko urteetan egon den estatu terrorismo handiena martxan jarri zenetik eta, hala ere, oso gutxi da ikertu eta epaitu dena. Isiltasun eta ahanztura itun sendo batek estali nahi izan ditu urteotan orduko ardurak, politikoak eta judizialak. Orduko militar espainiar baten hitzak moldatuz, “Ezer ez zen gertatu, eta gertatu bazen ukatu egiten da, eta inor harrapatzen badute, konponduko dugu”. Espainiako estatuaren egitura, goren mailatik hasita, eskandaluaren erdi-erdian egon zen, nahiz behin eta berriro ukatu; eta ez da ahaztu behar GALek ezin izango zuela egin zuena egin, Frantziako estatuaren aparatu batzuen konplizitaterik gabe. Liburu honetan, gertatu zenean eta ondorengo urteetan batean eta bestean argitaratutako informazioak biltzeaz gain, erasoak jasan zituztenen profi lak, hildakoen senideen lekukotasunak eta egoera hura bizi izan zutenen testigantzak ekarri ditugu, orduan gertatu zenaren tamaina eta larritasuna merezi bezala jaso eta zabaltzeko. Gogorra izan zen, ondorioengatik; eta larria, neurriagatik eta inplikazioengatik. Balio dezala lan honek gertatutakoa gogoratu, eta ikertzeko zenbat falta den salatzeko.

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)