Feminismoa % 99ren alde Ikusi handiago

Feminismoa % 99ren alde

liburuak

12.5€

10.6€

Egilea: Cinzia Arruzza, Tithi Bhattacharya, Nancy Fraser

Itzultzailea: Danele Sarriugarte Mochales

Agitaratzaileak: TXALAPARTA

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

Gizarte osoa krisi sakon batean murgildurik dago, kapitalismo neoliberalaren krisian, zeinak gutxi batzuentzako feminismo liberal bat sustatzen baitu politika elitista eta korporatiboen bidez. Abiapuntu horri tiraka, hamaika tesi eta proposamen bat dakartza saiakera labur honek. Izan ere, tresna erabilgarria da egungo eztabaidak kokatzeko; horren erakusgarri da hamar hizkuntzatara baino gehiagotara itzulita egotea jatorrizkoa argitaratu zenetik urtebete ere igaro ez dela. Manifestu honek aldarrikatzen duen ezkerreko feminismoak egungo eredu neoliberalari oposizio bateratua eginen dio; emakumeen gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko ditu, eta gorabehera politiko, ekologiko, sozial, ekonomiko eta erreproduktiboak aintzat hartuko. Hala, sistema ekonomiko ofizialetik kanpo dauden zaintza mota guztien garrantzia aitortuta, gehiengoaren aldeko feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialista bat proposatzen du. Finean, modu argian azaltzen du zergatik ibili behar duen gizateria osoak % 99ren aldeko feminismorako bidea.

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)