BELARDO Ikusi handiago

BELARDO

liburuak

14€

12€

BA AL ZATOZ?

Egilea: Iñaki Martiarena 'Mattin'

Agitaratzaileak: BERRIA

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

2000. urteko urriaren 20an, Euskaldunon Egunkaria-ko Xingola gehigarrian, Belardok argia ikusi zuen lehen aldiz. Gero, BERRIA sortuz geroztik, Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak. Iñaki Martiarena Mattin-ek urteurrenaren aitzakia dela-eta idatzi eta marraztu du komiki liburu hau.

 

Urte hauetan guztietan, Belardok zertxobait aldatu du tankera, baina, funtsean, orrialdeok betiko gatza eta piperra dituzte. Asteroko txiste edo ateraldietatik haratago, sortzaile donostiarrak kontakizun luze bat sortu du: Belardo kalera jaitsi da, eta adiskide berriak egin ditu. Presa, zarata… Kaleko bizimoduari neurria hartu ezinik dabil gure belar meta kuttuna.

Ba al zatoz?

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)