IÑURRATEGI ANAIAK. Mendiari bihotz emanak. Ikusi handiago

IÑURRATEGI ANAIAK. Mendiari bihotz emanak.

liburuak

17€

14.45€

Egilea: Ramon Olasagasti eta César Llaguno

Agitaratzailea: SUA EDIZIOAK

Erosteko azken eguna: martxoak 24

 

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

Honako komiki liburu honek Felix eta Alberto Iñurrategik mendian egindako ibilbidea kontatzen du, baina ez hori bakarrik. Euskal mendizaletasunaren historian aparteko sokada izan da bi anaiek osatutakoa: soka sendo bat, egiteko modu bat, sokalagunekiko nahiz babesleekiko leialtasun bat, mendia bere hedadura osoan aintzat hartzen jakin duen begirada bat. Mendia ez baita gailurra soilik, mendia batez ere bidea da, eta mendirako bidean dauden herriak, eta herri horietan bizi den jendea...

Gasherbrum II, hamabigarren zortzimilakoa elkarrekin igo eta gero, beherakoan istripua izan, eta hil egin zen Felix. «Bihar ere argituko du egunak», esan ohi zuen Felixek sarri, adore premian zenari bihotz emateko, eta ausaz mendiari ez ezik bizitzari ere aurre egiteko modu horrek biziarazi zuen berriro pultsua. Mendiari bihotz emanak bizi izan ziren, bizi da oraindik ere Alberto, mendiak ematen zielako bihotz.

Gerozko urteotan, Felix hil ondoren sortutako Baltistan fundazioaren eskutik, altuera xumeagoan gailur zailagoak ere bilatu dituzte: Hushe ibarreko baltiarren bizimodua zertxobait duintzea, besteak beste.

Beste produktu batzuk

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)