ZALDI URDINA - ANTZERKIA Ikusi handiago

ZALDI URDINA - ANTZERKIA

sarrerak

12€

10€

Urriak 24 - Larunbata
19:30

Altsasuko Iortia Kulturgunean

Prezioa: Aurretik: 12€ · egunean: 14€ · BERRIAlagunek: aurretik: 10€ · egunean: 12€

Ekitaldian osasun neurri guztiak bermatuko dira. #KulturaSeguruaDa

 

Sarrerak erosteko azken eguna: urriak 22. Egunean bertan leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.

Xehetasun gehiago

Informazio gehiago

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. ‘Zaldi urdina’ izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

 

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba da, bizimodu osasuntsuaren zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amonarekin eta Simon udaltzain traketsarekin batera, poliziek baino lehenago aurkitzeko Aingeru. Izan ere, astebeteren buruan, 18 urte beteko ditu Aingeruk. Atzerako kontu bat da.

 

Antzezlana Justo Arriolak idatziriko ‘A los pies del caballo’ liburuaren irakurketatik abiatu da. Euskal Herrian drogaren eta, zehazkiago, heroinaren inguruko ikerketa egin zuen idazleak. Euskal Herriko historia markatu du zaldi zuriak, eta, 1980ko hamarkadari lotzen bazaio ere, gaur egungo egoerari buruz gogoetatu nahi izan dute gidoigileek. Euskal Herri osoan zehar ibili den antzerkia ikusteko aukera izango dugu urriaren 24an, Altsasun, Sakanako BERRIAlagunei esker.

 

Ekitaldia BERRIA, Sakanako Mankomunitatearekin eta Altsasuko Udalarekin elkarlanean antolatzen da.

 

FITXA ARTISTIKOA

Egileak: Igor Elortza, Unai Iturriaga

Zuzendaritza: Ximun Fuchs

Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga

Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide

Produkzioa: Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia, Axut!

Jantziak: Marodi sorkuntzak

Argiztapena: Josep Duhau, Aitz Amilibia

Eszenografia: Josep Duhau, Aitz Amilibia

Koreografia: Philippe Ducou

Musika: Asier Ituarte

Abeslaria: Amaia Aulestia

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)