Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)
Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)
BERRIAk saltzen dituen produktuen denda
sarrerak
10€
0€
Mantangorrik 1.000, elkarrekin
Txillida Leku
Gehienez helduen bi sarrera eskuratu ahal izango dira.
Berrialagunek doan.
Sarrerak Txillida Lekuko sarreran jasoko dira, erosketa orria aurkeztuta.
EGITARAUA
Harrera: 09:30ean harrera eta hainbat ekintzatarako izen ematea IRRIEN LAGUNAKeko Tiritatxo eta Martinber-ekin batera.
Pilar aretoa:
10:15-10:45 Ipuin kontalari: Juan Kruz Igerabide
11:00-11:50 Ipuin kontalari musikatua: Ameli eta xirrikituen jostunak
12:00 - 14:15 Bi ilustrazioa lantegi: Ainara Azpiazu “Axpi” eta Aitziber Alonso
Baserria:
11:00 - 11:50 Yogurina Borova: Mari, Meri eta Lari
13:00 - 14:00 Magoa: Asier Kidam
Zelaia:
Haurrentzako 3 bisita gidatu 30 minutukoak:
Amaiera:
14:30ean Amaiera IRRIEN LAGUNAKeko Tiritatxo eta Martinber-ekin
OHARRAK
Haur eta gaztetxoek (12 urte arte) doako sarrera izango dute ekitaldian, baita BERRIAlagunak diren helduek ere; BERRIAlagunak ez direnek, berriz, 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute. BERRIAlagun kontu batekin, helduentzako bi sarrera hartu daitezke gehienez (biak doan), eta haur eta gazteenak, nahi adina.
Egitarauaren parterik zabalena Txillida Lekuko areto itxietan egingo dugu, eta, hori dela eta, edukiera mugatua izango da. Espazio eta ikuskizun bakoitzari kolore bat eman diogu, eta, beraz, eskatzen dizugu sarrerak hartzearekin batera maiatzaren 28rako etxetik pentsatuta eraman dezazuela zer ekintzatan parte hartu nahi duzuen, hartara egunean bertan sarreran ahalik eta errazen antolatzeko dena. Egitarau oparoa da, baina, ekintza asko aldi berean izango direnez, partaide bakoitzak gehienez hiru ekintzatan har dezake parte, eta norberak erabaki beharko du, egitaraua begiratuta, zer hiru ekintzatan aritu nahi duen. Egitarauko ekintzetan haurren parte hartzea lehenetsiko dugu, eta ahalik eta guraso gutxien egon daitezen aretoetan. Hala ere, adinagatik behar den guztietan gurasoak hor egotea bermatuko da, jakina.
Museoan sartuta, egun osoa bertan igarotzeko aukera izango duzu; gainera, piknik gune bat dago museoan, etxetik jana eraman nahiko bazenu ere, eta Lurra izeneko jatetxea ere badago, bazkaldu edo mokaduren bat jateko. Gogoratu museoan aire zabaleko espazioak eta barnealdekoak daudela eta jateko toki berezietan soilik jan daitekeela.
Garraio publikoan etortzera gonbidatu nahi zaitugu, eta, zaila baldin bazaizu, auto ahalik eta gutxien erabiltzera, aparkalekua mugatua baita.
Argibideetarako, 943-30 43 45 telefonora dei dezakezue, baina sarrerak Berria.eus/berrialaguna/denda helbidean hartu beharko dira.
Mantangorrik 1.000, elkarrekin.
Txillida Leku
Doako sarrera 12...
Mantangorrik 1.000, elkarrekin.
Txillida Leku
Doako sarrera 12...
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan
943 304 345 (A-O: 8:30 - 16:00)
Txat bidez (A-O: 8:30 - 16:00)