Gero eta abantaila gehiago BERRIAlagunentzat
Oriamendi 2010 erremonte enpresak bat egin du BERRIAlagunen komunitatearekin. Hori dela eta, BERRIAlagunentzako abantailak eskainiko ditu sarreretan. Zehazki, deskontua egingo die urte osoan, deskontu sarearen bidez: bi sarrera baten prezioan salduko dizkie. Eta Jai-Alai Active Experience sarreretan, hiru sarrera erosi eta hiru doan salduko dizkie.
Animatu, eta gozatu BERRIAlagun izatearen abantailez!