Eroski Bidaiak-en eskutik egonaldi bat irabazi nahi al duzu?

Eman zure iritzia Esperientziak atalean, eta parte hartu zozketan.

Eroski Bidaiak-en eskutik egonaldi bat irabazi nahi al duzu?
Deskontu Sarea | 2017-05-11

Zortzi egun eta zazpi gau Costa Dauradan, gehienez ere bi heldu eta haur batentzat (2 urtetik 10 urtera bitarte). Oh!tels kateko hiru izarreko hotel batean, pentsio erdian (gaua, gosaria eta afaria). 2017an gozatzeko (ekainaren 21etik irailaren 15era, apirilaren 10etik 23ra eta abenduaren 20tik 31ra izan ezik). Eroski Bidaien edozein agentziatan egin daiteke erreserba.

 

Parte hartzea oso erraza da:

  1. Sartu baliatu duzun deskontuaren fitxan.
  2. Idatzi zure esperientzia:
    • Izandako esperientziaren inguruko iritzia idatz dezakezu.
    • Deskontua balora dezakezu, 1etik 5era arteko izarrak markatuz.
    • Zure esperientziarekin erlazionatutako irudi bat ere kargatu dezakezu. 
  3. Botoiari eman, eta zure esperientzia Deskontu Sareko azalean ikusiko duzu.
  4. Parte hartzearekin batera, Eroski Bidaiak-en eskutik egonaldi bat irabazteko zozketan parte hartuko duzu.

 

Animatu, eta kontaiguzu zure esperientzia!

 

 

Parte hartzeko baldintzak:

  1. BERRIAlaguna izatea.
  2. Deskargatu eta erabilitako deskontu kupoi batekin erlazionatutako esperientzia, iritzi edo irudi bat kargatzea.
  3. Iritzia ematen den aldi bakoitzean, zozketan parte hartzeko aukera bat gehiago lortu daiteke.
  4. Parte hartzeko azken eguna 2017ko ekainaren 4a da.
  5. Ekainaren 8an emango dugu saridunaren berri.
  6. Saridunak baimena ematen digu sariaren berri ematean bere argazkia Berria Taldeko hedabideetan argitaratzeko.

 

Babestu BERRIA, eta gozatu abantailez!