Gero eta abantaila gehiago BERRIAlagunentzat
Geoparkeak bat egin du BERRIAlagunen komunitatearekin. Hala, BERRIAri sostengua emateaz gain, BERRIAlagunentzat abantailak eskainiko ditu hainbat bisita gidatutan. Zehazki, deskontu sarearen bidez, deskontua egingo die urte osoan; alegia, %20 merkeago egin ahal izango dituzte ondorengo bisita gidatuak: Karsteko zaporeak, Arrietakua jauregia , Flysch beltza, Flyscha begirada batean eta Flyscheko olagarroa.
Irudian, BERRIAko Publizitate arduradun Mikel Aranburu eta Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriuso.