Behe denboraldian eta bi gauetako egonaldietan.
Eskaintzaren baldintzak: · Behe denboraldian (bi gauak jarraian eta ostatu berean). · Behe denboraldia urte guztian izango litzateke, honako garai hauetan izan ezik: Aste Santua, zubiak, jaiegunak, udara (ekainaren 15etik irailak 15era), Gabonak (abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra). · Egonaldia asteburuan zein aste barruan izan daiteke. · Deskontua soilik ostatuan egingo da, eta hortik kanpo geldituko dira bestelako zerbitzuak (gosariak, bazkariak, afariak, ohe gehigarriak, eta abar). · Onuradun bakoitzari eskainitako deskontua, berriz, ostatuak zehaztutako alokairu motaren arabera egingo da: - Logelaka alokatzen duten ostatuetan, onuradunak ostatua hartzen duen logelan egingo da deskontua, eta ez alokatu ahal izan dituen gainontzeko logeletan. - Apartamentua edo etxe osoa alokatzen duten ostatuetan, duen edukiera ofizialaren gainean egingo da deskontua, ohe gehigarriak kontuan eduki gabe. · Deskontuak ezin dira pilatu. Hau da, logela berean lo egiten duten bi funtzionariok edo apartamentua edo etxe osoa alokatzen dutenek ez dute izango deskontu bikoitza.