Logeletan eta apartamentuetan. Behe denboraldian eta bi gaueko egonaldietan.
Besterik %10 Getaria

GURE AMETSA

Logeletan eta apartamentuetan. Behe denboraldian eta bi gaueko egonaldietan.

Eskaintzaren baldintzak:
Ezinbestekoa izango da onuraduna identifikatzea deskontua jaso ahal izateko.
%10 edo %15eko beherapena 2 gaueko egonaldietan behe denboraldian (bi gauak jarraian eta ostatu berean).
Behe denboraldia urte guztian izango litzake, hauetan izan ezik: Aste Santua, zubiak, jaiegunak, udara (ekainaren 15etik irailaren 15era), Gabonak (abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra).
Egonaldia asteburuan zein aste barruan izan daiteke.
Deskontua soilik ostatuaren prezioan egingo da; kanpoan geldituko dira bestelako zerbitzuak (gosariak, bazkariak, afariak, ohe gehigarriak eta abar).
Onuradun bakoitzari eskainitako deskontua ostatuaren zehaztutako alokairu motaren araberakoa izango da:
- Logelaka alokatzen duten ostatuetan, onuradunak ostatua hartzen duen logelan egingo da deskontua, eta ez gainontzeko logeletan, onuradunak gehiago alokatu baditu ere.
- Apartamentu edo etxe osoa alokatzen duten ostatuetan, duen edukiera ofizialaren gainean egingo da deskontua, ohe gehigarriak kontuan eduki gabe.
Deskontuak ezin dira pilatu. Hau da, logela berean lo egiten duten bi funtzionariok edo apartamentua edo etxe osoa alokatzen dutenek ez dute deskontu bikoitza edukiko.
Deskontu horiek atxikitako ostatuetan soilik egingo dira.
Eskaintzari atxikitako ostatuen zerrendan, zehaztuta dago ostatu bakoitzak zer modalitatetan egingo duen deskontua eta zer baldintza partikular dituen.
Eskaintza hau 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra egongo da indarrean.
Erreserbak zuzenean ostatuekin egingo dira, eta deskontua ordaintzeko garaian egingo da.
Erreserba egiteko garaian, jabeari jakinarazi beharko zaio deskontua jaso nahi dela.
Eskaintza honi atxikitako ostatu bakoitzaren ardura da deskontu hau ematea, azaldutako baldintzen arabera.

DESKONTU KUPOIA %10 Amaitu da deskontu hau erabiltzeko epea. Tamalez, amaitu da deskontu hau erabiltzeko epea. Kontsultatu hemen ea bezero honen deskontu gehiago duzun eskuragarri oraintxe.

BERRIALAGUNEN ESPERIENTZIAK

image description Izan zaitez lehena esperientzia bat partekatzen
img description

Erabili al duzu deskontu hau? Kontatu zure esperientzia, eta irabazi sariak