Zer da Komunitateko Saltokiak?

Herriz herri egiten da BERRIA. Lagun askok ematen diote bultzada BERRIAri BERRIAlagun eginez, norbanako zein enpresa iragarle. Komunitateko Saltokiak BERRIAlagunen komunitateko kide diren saltoki eta enpresen erakusleihoa da. Herrika zein kategoriaka antolatuta, bilaketa errazago egiteko.

Komunitatea ehuntzen jarrai dezakegu denon artean, behar dugun hori komunitateko kide diren saltoki eta ostatuetan erosita. Denok irabaziko dugu!

Nola sar dezaket nire enpresa Komunitateko Saltokiak gunean?

Komunitateko Saltokietan parte hartzea doakoa da BERRIAlagun iragarle diren enpresa guztientzat. BERRIAlagun iragarle guztiak agertzen dira Komunitateko Saltokiak sustapen gidan.

Zer abantaila dauzka BERRIAlagun izateak?

BERRIAlagun izatearekin BERRIAk aurrera egin dezan lagunduko duzu batez ere. Eta, gainera, abantaila eta zerbitzu asko izango dituzu doan:

  1. Doako publizitatea egiteko aukera izango duzu BERRIAren euskarri desberdinetan.
  2. DESKONTU SAREAn doan parte hartzeko aukera izango duzu.
  3. Zure negozioak bere fitxa izango du KOMUNITATEKO SALTOKIAK gunean.
  4. BERRIAlagun komunitateko 13.000 lagunei emango diegu zure produktu eta zerbitzuen berri.
  5. Abantailak, deskontuak eta zerbitzuak eskuratuko dituzu
    1. Irakurle aurreratua izango zara, egunkariaren PDFa edozein euskarritan irakurtzeko aukera izango duzu, albisteak gorde ahal izango dituzu aurrerago irakurtzeko eta sakelakoetarako aplikazioa pertsonalizatu ahal izango duzu.
    2. Deskontuak izango dituzu BERRIAren ekitaldi, produktu eta zerbitzuetan
    3. Astero opariak eta sarrerak irabazteko aukera izango duzu
    4. Eta deskontuak komertzio, zerbitzu eta aisialdian DESKONTU SAREAren bidez
  6. Urteko kuota lau zatitan ordaindu ahal izango duzu
  7. Itsasgarria, lokala BERRIAlagun gisa identifikatzeko.

Nola bihur daiteke nire enpresa BERRIAlagun iragarle?

Aukera eta kuota desberdinak daude BERRIAlagun iragarlea izateko. BERRIAlagun webgunean (https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna) kontsultatu ditzakezu, edo BERRIAk zure eskualdean daukan komertzialarekin jar zaitezke harremanetan. Gure bezero arretako lankideek ere lagunduko dizute informazio gehiago behar izanez gero (Bezero arreta: 943-30 43 45 telefonoan, laguna@berria.eus helbidean edo txat bidez).

BERRIAlaguna programaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, gure webgunean eskura dezakezu, edo jarri harremanetan gurekin 943-30 43 45 telefonoan, laguna@berria.eus helbidean edo txat bidez.