Zer da Deskontu Sarea?

BERRIA sustatzen duten BERRIAlagun guztiak (norbanakoak eta iragarleak) saritzeko martxan jarri dugun egitasmoa da.

BERRIAlagun izateagatik deskontuak izan ditzakezu Euskal Herriko komertzio, zerbitzu eta aisialdiko zerbitzuetan.

Eta, aldi berean, iragarleen eskura doan jarri dugun erakusleiho eta sustapen euskarri berria da Deskontu Sarea.

Nork goza dezake deskontu hauez?

Deskontuez gozatzeko, ezinbesteko baldintza da BERRIAlaguna izatea, norbanakoa, harpideduna edo iragarlea.

BERRIAlaguna programaren inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, gure webgunean eskura dezakezu, edo jarri harremanetan gurekin 943-30 43 45 telefonoan, laguna@berria.eus helbidean edo txat bidez.

Nola goza daiteke deskontu hauez? Zein da funtzionamendua?

  1. Sartu Deskontu Sarearen webgunean
  2. Hasi saioa zure BERRIAlagun erabiltzailearekin kontua sortua baduzu,
  3. edo sortu kontua oraindik ez baduzu.
  4. Bilatu zure intereseko deskontua Deskontu Sarean, eta inprimatu edo gorde deskontu kupoia sakelako telefonoan.
  5. BERRIAlagun txartela eta deskontu kupoia erakustea nahikoa izango duzu deskontuaz gozatzeko.

Irakurri deskontu bakoitzaren baldintza bereziak, produktu edo zerbitzu guztietan aplika daitekeen jakiteko edota beste deskontu batzuekin pila daitekeen edo ez jakiteko.

Eta kontuan izan erosketa berean ezin dela deskontu kupoi bat baino gehiago pilatu.

Nola izango dut sortzen diren deskontuen berri?

Deskontuak berrituz joango gara astero webgunean. BERRIA egunkarian ere hilabeteko deskontu berri guztiak argitaratuko ditugu. Eta, hilabetean behin, zure gertuko deskontu berrien berri emango dizugu posta elektroniko bidez.

Zer dira Esperientziak?

BERRIAlagunen bizipenak eta iritziak ezagutu nahi ditugu. Deskontu bat erabiltzean zure iritzia, bizipena edo esperientzia komunitate guztiarekin konpartitzeko eskatzen dizugu; deskontua eman duen negozioa sustatzen lagunduko duzu, eta, gainera, sari bat irabazteko aukera izango duzu. Sariak zozketatuko dira Esperientziak kontatzen dituzten erabiltzaileen artean.

Zozketaren baldintzak

Nork parte har dezake iragarle modura?

Deskontu Sarean parte hartzea doakoa da. Ondorengo aukeretako bat betetzen baduzu, parte har dezakezu:

  • BERRIAlagun iragarlea zara
  • Kultur edo aisialdiko eskaintza iraunkorra duen elkarte edo erakunde bat zara

Interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan 943-30 43 45 telefonoan, laguna@berria.eus helbidean edo txat bidez.

Nola parte hartu Deskontu Sarean iragarle gisa?

  1. Jarri harremanetan BERRIAk zure eskualdean daukan komertzialarekin edo gure bezero arretako lankideekin komertzial batek zuri deitzeko (943-30 43 45 telefonoan, laguna@berria.eus helbidean edo txat bidez)
  2. Esaguzu zenbateko DESKONTUA eskainiko diozun BERRIAlagun komunitateari
  3. Prestatu ondorengo informazioa:
    • Negozioaren kontaktu datu publikoak
    • Deskontuaren kopurua
    • Deskontuaren baldintzak
    • Negozioaren logotipoa eta eskaintzarekin batera erakutsi nahi den irudia
  4. Komertziala arduratuko da zure eskaintza bideratzeaz

Zer sustapen jasoko du nire negozioak Deskontu Sarean agertzeagatik?

BERRIAlagunei modu pertsonalizatuan emango diegu zure berri, honako bide hauen bidez, zure dendan eros dezaten:

  1. Deskontu Sarearen webgunean agertuko zara
  2. Sustapen nabarmendua lehenengo hilabetean:
    • Nabarmenduta, webguneko ‘Azkenak’ atalean
    • Mezu elektroniko bidez zure negozioaren eskualdeko BERRIAlagun guztiei
    • BERRIAlagunen webgune orokorrean
    • ‘Berria.eus’-en
  3. Hiru hilean behin BERRIA egunkarian, tarteko orrietan
  4. ‘Berria.eus’-en: deskontuak txandaka erakutsiko dira banner bidez
  5. BERRIAlagunen gehigarri berezian
  6. Zure komertzioa desberdintzeko itsasgarri bidez

Zure irismena eta erabilera ezagutuko dituzu

Hilabetero zure fitxaren agerraldi, deskarga, iruzkin eta balorazioen berri emango dizugu mezu elektroniko bidez.

Eta erabili diren deskontuen berri jasotzeko eskatuko dizugu.