Anjel Lertxundi - Topaketa BERRIAren irakurleekin

BERRIAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik, 2003ko ekainaren 21etik, Anjel Lertxundi idazleak (Orio, Gipuzkoa, 1948) egunero-egunero idatzi du iritzi zutabe bat, Hitz beste tartean. Hamahiru urtez eta hamar hilabetez aritu da, irakurleei huts egin gabe, askotariko gaiak landuz zutabeetan. Joan den apirilaren 16an iragarri zuen, bere zutabearen bidez, hori bera izango zela egunkarian idatziko zuen azkena.

Ekainaren 8an, ia hamalau urte hauetan BERRIAn idatzitakoez aritzeko tartea hartuko du idazleak irakurleekin, 19:00etan, Martin Ugalde kultur parkean. Besteak beste, Harkaitz Cano, Maialen Lujanbio eta Antton Olariagak hartuko dute parte ekitaldian. Berria.eus helbidean zuzenean ikusi ahal izango da.


Iritsi behar zuen, baina iritsi behar zuela jakiteak ez dizkit nahigabea eta nostalgia arintzen. Ia hamabost urte pasatu eta gero, nire azkeneko zutabea du berripaperak, azkenekoz ari natzaizu hitz beste egiten, irakurle. Lagun zintzoak izan zaituztet bidean, ez daukat esker ona besterik.(...) Nekeak, errutinaren sitsak, errepikatzeko beldurrak faktura ordainezina pasatu aurretik agurtzen zaituztet. Zor nizuen hainbeste. Ez adiorik.


Plazera izan da. Mila esker, eta adiorik ez, Anjel!

 

2017-06-08 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari - AURKEZPENA

2018-10-16 / 19:30:00
Iruñeko Kondestablearen jauregia

Carlos Garaikoetxearen eta Elixabete Garmendia kazetariaren arteko elkarrizketa mamitsuak jasotzen ditu 'Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari', Aleka bildumaren 7. liburuak. Aurkezpena urriaren 16an izango da, 19:00etan, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Horren ostean, mokadutxoa hartzeko aukera izango dugu Zaldiko Maldiko kultur elkartean.

Otto Pette - Gure garaiko klasiko baten 25. urteurrena

2018-10-25 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkean

Otto Pette-k duela 25 urte euskal literaturari ekarri zionaz, eta gaurko eta biharko irakurleari dakarkionaz eta ekarriko dionaz gogoeta egiteko asmoz elkartuko gara urriaren 25eko 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, Martin Ugalde foroak eta ALBERDANIA argitaletxeak antolaturiko solasaldi irekian. Mahai ingurua, Joxerra Garzia idazleak gidatuko du, eta Anjel Lertxundi egileak, Miren Azkarate EHUko irakasle eta Euskaltzainak, Itxaro Borda idazleak eta Beñat Sarasola idazle eta literatura kritikariak parte hartuko dute.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)