BELARDO KOMIKI TAILERRA DONOSTIAN

ELKAR DENDAN KOMIKI TAILERRA

Hogei urte darama Belardok, lehenengo Euskaldunon Egunkaria-ko Xingola gehigarrian eta orain Berria-ko Mantangorri gehigarrian, larunbatero umorez eta pozez tiraka.

Urteurren hori dela eta, BA AL ZATOZ? komiki liburua argitaratu du Mattin sortzaileak, eta, horren harira, Mattinek berak komiki tailer bat eskainiko du ELKAR dendetan.

BELARDO pertsonaia du oinarri komiki berri honek, eta, tailerrean, parte hartzaileek Belardoren KOMIKI tira bat egingo dute, egileak berak zuzenduta.

Tailerra, Donostian izango da, abenduaren 26an 11:00etan, Fermin Calbeton-eko Elkar dendan.

Tailer bakoitzean 14 umek (7-11 urte) parte hartu dezakete gehienez

*Gurasoak haiekin etorri eta geratu daitezke tailerra bukatu arte (45 minutu iraungo dute tailerrek)

2019-12-26 / 11:00
DONOSTIA, Fermin Calbeton 21

Bukatuta

Beste ekitaldi batzuk

LUR ETA AMETS

2020-02-02 / 11:00:00
DONOSTIA, Principe zinema aretoa

"Lur eta Amets, hau bai abentura!" filmaren proiekzioa eskainiko da Principe zinema aretoan. Film honek, Euskal Herriko kultura eta historiaren kronika jasotzen du, Lur eta Amets-ek biziko dituzten abenturen bitartez. Otsailaren 2an, 11:00etan, Principe zinema aretoan, Donostian.

Jatorri anitzeko biolentzien biktimak - ETA, BVE eta GALen kaltetuak

2020-02-06 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea

Egoera politiko berrian elkarbizitza josten segitze aldera, ETA, BVE eta GALen biktimei ahotsa eta hitza emango dizkiegu datorren otsailaren 6an, Martin Ugalde foroan, Foro Sozial Iraunkorrarekin elkarlanean antolatutako saioan. Maria Jauregik (aita ETAk hil zion), Naiara Zamarreñok (aita ETAk hil), Eneko Etxeberriak (anaia BVEk desagerrarazi zion) eta Nagore Otegik (aita GALek hil zion) hartuko dute parte, eta Enekoitz Esnaola BERRIA egunkariko kazetariak gidatuko du solasaldia.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)