Belardoren erakusketa Donostian

Iñaki Martiarena Mattin marrazkigileak Euskaldunon Egunkaria-ko Xingola gehigarrirako asmatu zuen Belardo pertsonaia, duela ia 20 urte, eta, kazeta hura itxiz geroztik, BERRIAko Mantangorri gehigarrian argitaratu ditu bere umorezko zintak.

Asteroko zinta formatutik liburu formatura egin zuen Belardok ‘Belardo - Ba al zatoz?’ komikiarekin. Bada, Belardo baserri girora bueltatuko da. Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Mattinek erakusketa bat jarriko du Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. 
Martxoaren 1etik apirilaren 23ra izango da ikusgai. Honako ordutegi honetan:

Martxoak 1 - 26: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30

Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00

Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

2021-04-23 / 00:00
Intxaurrondoko kultur etxea (Donostia)

Beste ekitaldi batzuk

Martin Ugalde foroa: “Naparra. Kasu irekia”

2021-04-22 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea

Apirilaren 22ko Martin Ugalde foroak Naparra kasua izango du aztergai, Jon Alonso idazle iruindarraren Naparra. Kasu irekia (Elkar, 2020) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, Jon Alonsorekin batera, Eneko Etxeberria —Naparraren anaia— arituko da solasean, Elixabete Garmendia kazetariak gidari dutela.

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)