BERRIA Komunikazio Eskola II

Bigarren urtez, BERRIA Komunikazio Eskola antolatu dugu EHUko uda ikastaroen barruan. Parte hartzaileek BERRIAren kazetaritza gakoetan trebatzeko aukera izango dute, BERRIAren lantaldearen eskutik. Ikastaroan, eguneroko jardunari lotutako gaien inguruko gogoetak eta jarduera praktikoak eskainiko dira.

Izen emateak: https://www.uik.eus/eu/berria-komunikazio-eskola-ii

Euskal hedabideen esparruan, BERRIA dugu euskarazko egunkari nazional bakarra. Eguneroko erronkak ez ditu soilik albisteak euskaraz ematea: horrez gain, audientziak elikatzea, erakartzea eta haiei zerbitzua ematea lortu behar du egunkariak, kolaboratzaile sare zabalarekin lan eginez, negozio eredua egokituz, eta abar.

Aurten ere, euskal hedabideek oro har eta batik bat BERRIAk esku artean dituzten lan ildoak erakutsi eta partekatu nahi ditu Komunikazio Eskolan. BERRIAko langileak eta kolaboratzaileak izango dira hizlari: Kristina Berasain, Arantxa Iraola, Gurutze Izagirre, Xapi Paya, Onintza Enbeita, Irene Arrarats, Maialen Berasategi, Anjel Lertxundi eta Iñigo Astiz, besteak beste.

 

2019-06-18 / 09:00
Miramar Jauregia

Beste ekitaldi batzuk

BERRIA ekitaldiak

2019-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)