#BERRIAk15 ekitaldia

BERRIAk 15 urte beteko diru ekainaren 21ean, eta, hori ospatzeko, ekitaldi bat antolatu dugu ekainaren 20rako, 19:00etan, Martin Ugalde kultur parkean.


Zatoz, eta ospa dezagun elkarrekin euskarazko egunkari nazionalaren 15. urteurrena!

2018-06-20 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

Otto Pette - Gure garaiko klasiko baten 25. urteurrena

2018-10-25 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkean

Otto Pette-k duela 25 urte euskal literaturari ekarri zionaz, eta gaurko eta biharko irakurleari dakarkionaz eta ekarriko dionaz gogoeta egiteko asmoz elkartuko gara urriaren 25eko 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, Martin Ugalde foroak eta ALBERDANIA argitaletxeak antolaturiko solasaldi irekian. Mahai ingurua, Joxerra Garzia idazleak gidatuko du, eta Anjel Lertxundi egileak, Miren Azkarate EHUko irakasle eta Euskaltzainak, Itxaro Borda idazleak eta Beñat Sarasola idazle eta literatura kritikariak parte hartuko dute.

MANEZ ETA KOBREAK  - KONTZERTUA

2018-11-17 / 19:30:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea

Kalakan taldeko Thierry Bizkari kideak gidatutako Manez eta Kobreak talde berria ikusteko aukera izango dugu Altsasun, Sakanako BERRIAlagunen eskutik. Bizkarik, hainbat taldetan aritu ondoren, bere kantuak aurkeztuko ditu metalezko tresnen taldearekin. Kantu bilakatuko ditu bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagunen bizipenak, eta Fernando Maselli, Elena Asins eta José Ortiz Etxagüeren lanen irudiak proiektatuko dituzte.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)