BERRIAren III. KOMUNIKAZIO ESKOLA

2021eko Uda Ikastaroetan kazetaritzaren balioen inguruan aritzeko jomuga hartu dugu BERRIA Komunikazio Eskolan. Etorkizunera begira jarriko gara, oraingo eta biharko kazetariekin solasean.

HELBURUAK
• Egungo kazetaritzaren berrikuspena egitea
• Irakurle berriengana hurbiltzea, gazteengana batik bat
• Kazetaritzaren balioez eta egitekoez aritzea.

Izen ematea HEMEN


EGITARAUA

Sarrera 09:00-09:10
Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria / Beatriz Zabalondo BERRIAko lehendakaria

09:10-10:00
Kazetaritzaren balioak
Amagoia Mujika

10:00-11:00
Edizio integrala antolatzen
Oihana Elduaien

11:00-11:30
Atsedena

11:30-12:15
BERRIA: kazetatik multimediarantz
Maider Galardi eta Andoni Imaz

12:15-13:45
Mahai ingurua: Zertarako behar dute kazetaritza gazteek? Nolako kazetaritza?
Uxue Rey (Nafarroa), Maddi Ane Txoperena (Gipuzkoa), Uxue Gutierrez (Bizkaia), Oihana Teyseyre (Iparraldea)

15:30-16:15
BERRIA: Profesionala eta konprometitua
Itziar Ugarte eta Ion Orzaiz

16:15-17:45
‘Hizkera ez-sexista kazetaritzan'
Irene Arrarats

LABURPENA


Kazetaritza informazioa ematea da. Informazioa zintzotasunez ematea, neutro izatea ezinezkoa denez gero. Gizarteari beharrezkoa zaion informazioa ematea eta eztabaidarako plaza jartzea, gero bakoitzak bere iritzia eratzeko bidea izan dezan. Kazetaritzaren egiteko horretan nola aritu, hortxe dago koska. Kazetaritza ez da edozerkerian oinarritu eta nolanahi paketatutako informazioa ematea. Kontrara, herritarrak ahalduntzeko bokazio hezitzailea du.

Kazetaritzak herritarrak informatuta egoteko tresnak eskaintzen ditu, behar bezainbesteko begirada zorroztuta, prisma askotarikoen argia erakutsiz, idazkera eta narratiba zuzen egoki antolatuetan.

Azken urteetan, kazetaritzaren arloko hainbat eragilek —enpresa, komunikatzaile, aditu, profesional eta abarrek— gogoeta egitera derrigortuta ikusi dute beren burua, kazetaritza zer bidetan barneratuta zebilen ikusita. Hausnarketen ondorioz, "betiko kazetaritzaren" oinarrietara bueltatzeko beharra ikusi da han eta hemen; kazetari, teorialari eta akademiko askok informazioa era pausatuan lantzeko premia aldarrikatu dute, eta irakurleei arreta handiagoa eskaini behar zaiela diote: presaka bizitzetik eta aritzetik aldendu eta arnasa luzeko komunikazio moduetan barneratzeko garaia dela diote.

Kalitateko kazetaritza klasikoa honelakoa da: zintzoa, kontrastatua, iturri fidagarrietara jotzen duena, sakona, dagokion testuinguruan emana, zurrumurruak baztertzen dituena, mordoilokeriarik onartzen ez duena, idazkera eta kontaketa argi zehatza duena, neurrira landua, irakurleari pentsatzeko eta ezagutzak garatzeko baliabideak ematen dizkiona, eta, guretzat, ezinbestean, euskaraz emana eta euskal kulturan errotua.

Euskarazko kazetaritzak ere barrura begiratu eta hausnarketa egin behar izan du azken urteetan, etorkizunera begira jarri. BERRIAk azken bi urteak eman ditu barrura begirako gogoetan, eta etorkizuneko apustu sendo serioa egiteko habeak ezarri nahi izan ditu. Habeok dira gure balioak.

BERRIAren erronkak hamaika dira, eta irakurle berriengana — gazteengana batik bat— hurbiltzea ez da txikiena. Ezin dugu aukera pasatzen utzi gazteei eurei galdetu gabe: informatzeko orduan zer behar sentitzen dute? Non asetzen dute euren informazio gosea? Zer kazetaritza mota nahi dute, zer ereduri begiratzen diote? Profesional gazteek nola sentitzen dute kazetaritza eta nola sentitzen dira kazetaritza lanak egiten? Nola bizi dute BERRIAko kazetari izatea? Zer eskaintzen die BERRIAk? Zer erronka ikusten diote euskal kazetaritzari?...

 

2021-06-23 / 00:00
Donostia, Miramar Jauregi

Beste ekitaldi batzuk

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)