BIARRITZEKO AQUARIUMEAN BISITA GIDATU OROKORRA

Ezagutu Euskal Herriko museo esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan zehar, BERRIAlagunentzako hainbat bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museo garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, Biarritzeko Aquariuma ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz, Azaroaren 6an, ostirala, 14:00etan.

Bisitaren iraupena 60 minutukoa izango da.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek Aquariuma eta bertako animaliak berriz ere ikusi ahal izango dituzte haien kabuz.

Izena emateko epea urriaren 16an, ostirala, irekiko da berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 18ra, igandea, arte egongo da irekita. Saridunen izenak urriaren 19an, astelehena, argitaratuko dira.

* COVID 19-a dela eta, museo bakoitzean aforo, baldintza eta neurri desberdinak errespetatu beharko dira. 

2020-11-06 / 14:00
BIARRITZ, Plateau de l´Atalaye, 64200

Beste ekitaldi batzuk

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN BISITA GIDATU OROKORRA

2020-10-31 / 11:00:00
BILBO, Abandoibarra etorbidea 2, 48009

Urriaren 31n, larunbata, 11:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketa iraunkorra ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

SAN TELMO MUSEOA: DONOSTIAKO GRABATU BILDUMAREN BISITA GIDATUA

2020-11-07 / 12:00:00
DONOSTIA, Zuloaga plaza 1, 20003

Azaroaren 7an, larunbata, 12:00etan egingo den bisita gidatu honetan, San Telmo museoan dagoen aldi baterako "Urgullen magalean" grabatu bilduma ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)