DONOSTIAKO AQUARIUMERAKO BISITA GIDATU OROKORRA, 11:30ean

Ezagutu Euskal Herriko museorik esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan, BERRIAlagunentzako zenbait bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museorik garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, hogei BERRIAlagunek aukera izango dute gida baten laguntzaz Donostiako Aquariuma ezagutzeko, urriaren 17an, igandea, 11:30ean.
Bisitak 60 minutu iraungo du eta eta hamar sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek berriz ere ikusi ahal izango dituzte Aquariuma eta bertako animaliak, beren kabuz.

Izena emateko epea urriaren 1ean hasiko da, ostiralarekin, berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 3ra arte egongo da irekita, igandera arte. Saridunen izenak urriaren 4an argitaratuko dira, astelehenarekin.

* COVID 19a dela eta, museo bakoitzean edukiera, baldintza eta neurri jakin batzuk errespetatu beharko dira.
 
Saridunak:

  • Rebeka Arrarats
  • NEREA TXAPARTEGI MADARIAGA
  • Mikel Gonzalez Iceta
  • Iñaki Uria
  • Amaia Agirre Iruretagoiena
  • Koldo Etxeberria
     

2021-10-17 / 00:00
DONOSTIA, Carlos Blasco Imaz plaza, 20003

Bukatuta

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)