Emakumeak bertso munduan

Menderakuntzaren eta ahalduntzearen erradiografia bat

MAHAI INGURUA

Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak liburua esku artean hartu, eta, Alberdi beraren, Jone Uriaren, Miren Artetxeren eta Nerea Ibarzabalen parte hartzearekin, bertso munduan emakume gorputzez sartzeak zer bortxa eta zer zigor dakartzan aztertuko dugu, eta ikusi bortxa horren aurka ahalduntzeko zer bide hasiak diren jorratzen bertsolariok. Bertsolaritza praktika sozial bat da, eta, horrenbestez, gizartea bezain heteropatriarkala, baina bertsolaritza mugimendu sozial bat ere bada, eta, beraz, baita gizarte berdinzaleago bat mamitzeko leku eraginkor bat ere.

Honako hauek parte hartuko dute mahai inguruan: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak gidatuko du solasaldia.


Eguna:
ekainaren 5a, asteazkena, 19:00etan.
Tokia: Martin Ugalde kultur parkea (Gudarien etorbidea, 29. 20140 Andoain)

Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da berria.eus-en.
 

2019-06-05 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

Hondamendia

2023-11-11 / 00:00:00
Altsasuko Iortia Kulturgunea

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? Axut eta Artedrama konpainien 'Hondamendia' obrak pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren drama ditu mintzagai. Historiatik abiatuz, Harkaitz Canok idatzi du istorioa, eta Ximun Fuchsek zuzendu. Zuzenean ikusteko parada izango dugu azaroaren 11n, Altsasun, BERRIAlagunek antolatutako ekitaldian.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)