EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN BISITA GIDATU OROKORRA

Ezagutu Euskal Herriko museo esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan zehar, BERRIAlagunentzako hainbat bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museo garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz, Azaroaren 14an, larunbata, 11:00etan.

Bisitaren iraupena 50 minutukoa izango da.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek museoa bera haien kabuz ikusten jarraitzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea urriaren 16an, ostirala, irekiko da berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 18ra, igandea, arte egongo da irekita. Saridunen izenak urriaren 19an, astelehena, argitaratuko dira.  

2020-11-14 / 11:00
DONOSTIA, Mikeletegi pasealekua 43, 20009

Beste ekitaldi batzuk

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN BISITA GIDATU OROKORRA

2020-10-31 / 11:00:00
BILBO, Abandoibarra etorbidea 2, 48009

Urriaren 31n, larunbata, 11:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketa iraunkorra ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

BIARRITZEKO AQUARIUMEAN BISITA GIDATU OROKORRA

2020-11-06 / 14:00:00
BIARRITZ, Plateau de l´Atalaye, 64200

Azaroaren 6an, ostirala, 14:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Biarritzeko Aquariuma ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)