Galeusca: hiru herri erabakitzeko bidean.

Galizian, Katalunian eta Euskal Herrian, gure etorkizuna erabaki nahi dugu, eta, egoera ezberdinetan bagaude ere, norabide berean goaz, eta antzeko oztopoak topatzen ari gara. Galeusca logika indartzeko arrazoiak badaude. Europari eta Espainiari begira, batera aritzeko garaia al da? Zein izan litezke elkarlanerako esparruak? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuna emango diete maiatzaren 11n, asteartea, 18:30ean, Berria.eus atarian, honako parte hartzaile hauek:

  • Amalur Alvarez: Gure Esku-ren bozeramailea
  • Marcel Mauri: Omnium Culturaleko presidenteordea
  • Maria Xosé Bravo: Via Galegaren bozeramailea

Moderatzailea: Martxelo Otamendi, BERRIA egunkariko zuzendaria

Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak «arduratzen» dituzten eta «aktualitateari lotuta dauden beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzeko asmoz».

2021-05-11 / 18:30

Beste ekitaldi batzuk

Martin Ugalde foroa: ‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak'

2021-05-06 / 19:00:00
Online, Berria.eus-en

Maiatzaren 6ko Martin Ugalde foroak ‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ enkontrua eskainiko du, Ana Urkiza idazlearen ‘Garen hori’ (Elkar, 2021) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, batetik, Ana Urkiza egilea izango dugu gurekin, eta, bestetik, Estitxu Garai Artetxe unibertsitateko irakasle eta publizista, saioaren aurkezpen eta gidaritza lanetan.

BERRIA ekitaldiak

2021-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)