Gazte, antzerki-dantza ikuskizuna + solasaldia BERRIAlagunentzat

Zeintzuk dira gaur egun Euskal Herriko gazteen erronkak, sentimenduak eta beharrak? Dantzaren, musikaren eta hitzaren bitartez, aurrez estreinatu gabeko produkzio bateko partaide izango dira BERRIAlagunak.

IZENA EMAN

Gazte ikuskizunaren entsegu irekia eta jarraian antolatuko den solasaldia ekainaren 28an egingo dira, Villabonan, 20:30ean. BERRIAk hogei gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu BERRIAlagunen artean.

Ikuskizunak 50 minutu iraungo du, eta, gero, BERRIAlagunek, publikotik, aukera izango dute Hika Teatroko eta Oinkari dantza taldeko kideekin solasaldi batean parte hartzeko. Solasaldiak 45 minutu iraungo du.

Gonbidapenen zozketan parte hartzeko epea ekainaren 11an hasten da, astelehenarekin, eta ekainaren 20an amaitzen da, igandearekin. Zozketa ekainaren 25ean egingo da, eta gonbidapenak eskuratzen dituztenei posta elektronikoz jakinaraziko zaie.

Gazte - Sinopsia

Gazte, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna, Oinkari dantza taldearekin elkarlan artistikoan

DANTZA PLAZARATZEA ez al da jendea dantzara hurbildu eta gure kaleak biziarazteko modu EDERRA?

Hitzontziak dira. Totalak. Oilategiko oiloen antzera, nekez isilduko dira. Moko eragileak. Zalaparteroak! Gurean esaten den moduan, “berbati endemoninoak”. Nola ez, ba! Egun bakoitza topera bizitzeko gogoan! Indarrez gainezka. Irrikaz, kartsu. Bizi.

Hauek dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, e? Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi… Naturazaleak ere badira, bidaiazaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak.

Ez dira ergelak, ezta? Ez dira tontoak. Ez dira zuetako batzuek uste duzuen moduko buruarinak. Oinak dituzte arin-arinak. Hori bai. Eta bihotza beti saltoka. Gure antzera, hauek ere elkar sentitzea behar dute. Besarkadetan bildu, egonean egon, elkarri begiratu eta, asko barik, elkar ulertu.

Hau oilategi inperfektua eta errebeldea. Gazteak dira, eta ez dira konformaerrazak, eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurreiritziekin, askatasun murrizketekin, hezkuntza sistemarekin, mozal legeekin, inongo mugarekin.

Ez dira konformatzen eta ez daude KONFORME!

IZENA EMAN

2021-06-28 / 20:30
Villabonan

Beste ekitaldi batzuk

BERRIAren III. KOMUNIKAZIO ESKOLA

2021-06-23 / 00:00:00
Donostia, Miramar Jauregi

2021eko Uda Ikastaroetan kazetaritzaren balioen inguruan aritzeko jomuga hartu dugu BERRIA Komunikazio Eskolan. Etorkizunera begira jarriko gara, oraingo eta biharko kazetariekin solasean.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)