Gernika 85

Aitor Etxebarriaren lehen konposizio sinfonikoa: ‘Gernika 85’
Ekainaren 30ean estreinatuko du bere lehen konposizio sinfonikoa Aitor Etxebarria musikariak (Gernika, Bizkaia, 1985), Bilboko Euskalduna jauregian. Gernika 85 eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Gaudeamus abesbatza eta Evelyn Glennie perkusionista izango ditu ondoan. BERRIAlagunek ere bertaratzeko aukera izango dute, haientzat erreserbatuak baititugu hainbat leku.
 
“Batzuentzat oso muturrekoa izango da, eta beste batzuentzat batere ez”
 
2017an sortu zitzaion harra Etxebarriari, hain justu bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira sortutako Markak dokumentalerako lanean zebilenean. Bernardo Atxaga idazlearen izen bereko liburua izan zen abiapuntua: Hannot Mintegia zinemagileak zuzendu zuen ikus-entzunezkoa, eta harentzako musika sortu zuen Etxebarriak.
 
”(Evelyn Glenniek) Oso ondo ulertzen ditu bi munduak: musika klasiko tradizionala esan diezaiokeguna eta musika elektroniko esperimentala deitzen dioguna”
 

 
Hasieratik izan zuen «bizitza propioa» edukiko zuen obra bat sortzeko ideia, eta argi izan zuen pieza bonbardaketaren 85. urteurrenean estreinatu nahi zuela ere. Eta, beraz, su geldoan eduki du beti proiektua azken bost urteotan.
Egun, proiektu hark amets izateari utzi dio, eta errealitate bihurtu da. Ekainaren 30ean hasiko du ibilbide oparoa. 


 

PARTE HARTU

2022-06-30 / 00:00
Euskalduna Jauregia, BILBO

Beste ekitaldi batzuk

KANTERRI deskontua

2022-07-11 / 00:00:00
Oiartzun

KANTERRI ikastarorako %15eko deskontua BERRIAlagunetzat. Kanterri ikastaroa egingo dute Oiartzunen, uztailaren 11n eta 12an. Bi eguneko egitarau betean, euskarazko kantagintzaren inguruan arituko dira Fermin Etxegoien, Anari, Itxaro Borda, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maia. Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Kantagiltzak eta Ahotseneak antolatutako egitasmo bat da, BADOK eta BERRIAren sustenguarekin. Horiek horrela, BERRIAlagunek %15eko deskontua izango dute 2 egunetarako izena emanez gero.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)