GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN BISITA GIDATU OROKORRA

Ezagutu Euskal Herriko museo esanguratsuenak BERRIAren eskutik!

Udazken honetan zehar, BERRIAlagunentzako hainbat bisita gidatu antolatuko ditu BERRIAk Euskal Herriko lurralde guztietan, euskal museo garrantzitsuenak gida profesional baten laguntzaz ezagutzeko.

Kasu honetan, Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketa iraunkorra ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz, Urriaren 31n, larunbata, 11:00etan.

Bisitaren iraupena 60 minutukoa izango da.

Bisita gidatua amaitu ondoren, BERRIAlagunek museoa bera eta bertako artelanak haien kabuz ikusten jarraitzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea urriaren 16an, ostirala, irekiko da berria.eus/ekitaldiak atalean, eta urriaren 18ra, igandea, arte egongo da irekita. Saridunen izenak urriaren 19an, astelehena, argitaratuko dira.

* COVID 19-a dela eta, museo bakoitzean aforo, baldintza eta neurri desberdinak errespetatu beharko dira.

2020-10-31 / 11:00
BILBO, Abandoibarra etorbidea 2, 48009

Beste ekitaldi batzuk

OIASSO MUSEOA: SANTA ELENAKO NEKROPOLIRAKO BISITA GIDATUA

2020-10-25 / 11:00:00
IRUN, Eskoleta kalea 1, 20302

Urriaren 25ean, igandea, 11:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Santa Elena nekropolia ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten eta mugikerroko aplikazio baten laguntzaz. App Tour Irun Roma izeneko aplikazioarekin egiten den ibilbidea da, modu horretan, Irunen egindako aurkikuntzak hiru dimentsiotan argazki eta errekreazioak ikusi ahal izateko: portua, termak, nekropolia, meategiak… Santa Elenako nekropolia bisitatu eta gero, Oiasso museoa ere ezagutu ahal izango dute BERRIAlagunek, haien kabuz.

BIARRITZEKO AQUARIUMEAN BISITA GIDATU OROKORRA

2020-11-06 / 14:00:00
BIARRITZ, Plateau de l´Atalaye, 64200

Azaroaren 6an, ostirala, 14:00etan egingo den bisita gidatu honetan, Biarritzeko Aquariuma ezagutzeko aukera izango dute BERRIAlagunek gida baten laguntzaz.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)