Hezkuntza sistema propio eta burujabe baterantz

Burujabetza gabeziak zer eragin dauka hezkuntza sisteman? Hezkuntzaren ikuspuntutik, zertarako behar dugu burujabetza? Nolakoa litzateke modu burujabean eraiki nahi genukeen
hezkuntza eredua? Auzi horiek aztertuko ditugu Hamaika Gara egitasmoaren hitzaldi zikloan, apirilaren 14an, 18:30ean, 'Berria.eus'-en.

Parte hartzaileak:

  • Ane Ablanedo, irakaslea eta heziketa librean aditua
  • Nora Salbotx, Amaiurko eskolako zuzendaria eta 'Hik hasi'-ko kidea
  • Pedro Macho, Hezkuntzarako ikuskaria

Moderatzailea: Ainhoa Latatu, Gure Eskuko zuzendaritzako kidea

--

Hamaika Gara egitasmoaren sustatzaileek solasaldi ziklo bat antolatu dute, burujabetzak eta erabakitzeko eskubideak «arduratzen» dituzten eta «aktualitateko beste gai batzuekin duten intersekzionalitatea aztertu eta herri eztabaida bat elikatzeko asmoz». Ikusi HEMEN aurreko saioak.

2021-04-14 / 18:30

Beste ekitaldi batzuk

Martin Ugalde foroa: “Naparra. Kasu irekia”

2021-04-22 / 19:00:00
Martin Ugalde kultur parkea

Apirilaren 22ko Martin Ugalde foroak Naparra kasua izango du aztergai, Jon Alonso idazle iruindarraren Naparra. Kasu irekia (Elkar, 2020) liburua oinarritzat hartuta. Horretarako, Jon Alonsorekin batera, Eneko Etxeberria —Naparraren anaia— arituko da solasean, Elixabete Garmendia kazetariak gidari dutela.

Belardoren erakusketa Donostian

2021-04-23 / 00:00:00
Intxaurrondoko kultur etxea (Donostia)

Asteroko zinta formatutik liburu formatura egin zuen Belardok ‘Belardo - Ba al zatoz?’ komikiarekin. Bada, Belardo baserri girora bueltatuko da. Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Mattinek erakusketa bat jarriko du Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)