Indarkeria matxistaren inguruko begiradak, Martin Ugalde foroan

Indarkeria sexualak mobilizazio jendetsuak eta eztabaida sakonak eragin ditu azken urteotan. Zer diskurtso/ikuspegi nagusitzen ari da? Nola ikusten du auzia feminismoak? Aleka bildumak kaleratu berri duen ’Nik sinesten dizut’ liburua hartuta aitzakia, eta sanferminetako bortxaketa abiapuntu, indarkeria matxista hiru ikuspegitatik aztertuko dugu Martin Ugalde foroan: hedabideak, mugimendu feminista eta erakundeak.

Honako hauek parte hartuko dute mahai inguruan:

     - Samara Velte, kazetaria, eta’Nik sinesten dizut’ liburuaren egilea.

     - Amaia Zufia, Bilgune Feministako kidea.

     - Zaloa Basabe, Iruñeko Berdintasun arloko koordinatzailea.

Maite Asensio BERRIAko kazetariak gidatuko du saioa.

Eguna: maiatzaren 16a, osteguna, 19:00etan.
Tokia: Martin Ugalde kultur parkea (Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain)

Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da berria.eus-en.

2019-05-16 / 19:00
Martin Ugalde kultur parkea

Beste ekitaldi batzuk

BERRIA ekitaldiak

2019-12-31 / 00:00:00
-

Ongi etorri BERRIA ekitaldien atarira. Gogoeta sustatzeko eta euskara eta euskal kultura hedatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ditu BERRIAk, bakarrik zein elkarlanean. Gonbidatuta zaude.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)