JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCE Ezagutu erremontea gertutik

Oriamendi Galarretarekin elkarlanean, BERRIAlagunek Jai Alai Active Experience ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute lehen aldiz. Erremontea beste ikuspegi batetik ikusteko, profesionalen esperientzia ezagutzeko eta kirol hori probatzeko aukera izango duzue arratsalde batez. Sinetsita baikaude: euskaratik bezala, gure kulturarik edanez bizi gara; horregatik, sareak ehuntzen ari gara euskararen, kirolaren eta kulturaren artean.

IZENA EMAN

Bisitak ordubete pasatxo iraungo du. Endika Barrenetxea erremontista ezagunak gidatuko du, eta BERRIAlagunek aukera izango dute zestoak jantzi eta erremontea probatzeko. Horrez gain, Berria erremonte txapelketaren finalaurreko partidez gozatzeko aukera ere izango dute BERRIAlagunek.

BERRIAlagunentzat antolatu dugun esperientzia hori apirilaren 1ean izango da, 15:00etan. 20 lagunentzako tokia izango denez, 10 saridun izango dira, eta, hala, saridun bakoitzak bi toki izango ditu esperientziaz gozatzeko. Bertaratzeko aukera baduzu soilik apuntatu.

2023-04-01 / 15:00
Galarreta pilotalekua, Oriamendi

Beste ekitaldi batzuk

MANTANGORRI Herri Urratsen urtebetetze besta erraldoian, apirilaren 2an

2023-04-02 / 11:00:00
Lauga kiroldegia, BAIONA

Herri Urratsek 40 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, besta erraldoia antolatu dute, eta MANTANGORRI bertan izanen da, urteurren gogoangarri horretan parte hartzeko. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ere 35 urte beteko dituzte, eta, ospakizun hori ardatz hartuta, ikusgarria izanen da apirilaren 2an, Baionan.

NIRE ZIRKUA filma GURE ZIRKUAN

2023-04-15 / 17:00:00
Gure Zirkuko karpa, San Esteban auzoa, TOLOSA

Kanadako Nire zirkua filmak agerian uzten ditu nerabe batek izan ditzakeen zalantzak eta kezkak. Zirkuko familia batean jaio zen Laura, duela 12 urte, eta bizitzaren parte handi bat biran pasatu du. Hark, baina, bizitza eredu tradizionalagoak ditu amets.

Oraindik ez zara BERRIAlaguna?

Ikusi abantaila guztiak eta izan zaitez BERRIAlaguna:

BERRIALAGUNA IZAN NAHI DUT

Bezero arreta

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan

943-30 43 45 (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)

laguna@berria.eus

Txat bidez (astelehenetik ostiralera: 08:30-16:00)